XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Orrela ba'da, an erreta dauden eperrean azpil ura ta nire ustez, ongi umatuta, kalterik ez didate egingo.

Osalariak erantzun; Orrek, ni biziko naizeño, ezdu Yaurlari orrek yango.

- Zer dala ta? - esan Santxo'k.

- Ta osalariak; Gure irakasle, Ipokrates'ek, sendakintzaren ipar ta argiak, bere esakun baten diolako; Omnis saturatio, mala, perdicis, autem, pessima; au da; asebete guzia, kaltetsu dugu, baiña eperrena, oso kaltetsu.

- Ori orrela ba'dugu, ikus osalari orrek mai ontan dauden yaki orotako zeiñek onura geyago ta zeiñek kalte gutxiago egingo dit, ta yaten utzi bizat zardaikatu ezik, bada Yaurlariaren bizitzarren, ta onela euki Yainkoari eder datzakiola, gosez iltzen naizela, eta yakia niri ukatzea, osalari yaunak ez nai ta ere ta geyagorik esan gorabera, lenago izango da bizitza niri kendu, geitu bearrean.

- Yaurlari yauna ori egidun dugu yardetsi osalariak ta orregatik nire ustea da yauna orrek ez yatea an dauden untxi sukalduta aek, yaki zailla dugu ta; txal ura, erre ta ongitua ezpalitz, oraindik txestatu liteken, baña ez dago zetarako.

- Eta Santxo'k; Arago lurrintzen dagon azpiltzar ura, eltze ustela izeneko dala deritzat; eta orrelako eltzetan, gauza berdinge asko izanagatik, atsegikor ta onurakorra izan datzaizkidan bat edo bat ez idorotzea eziña deritzat.

- Absit yardetsi osalariak; gugandik urrun biyoa asmakizun orren txarra.

Ez dago ludian azi gai txarragorik, eltze ustela bat baiño.

Bitez eltze ustelak Gotzaien aolkarientzat edo ikastetxetako zuzendarientzat edo nekazarien ezteyetarako; eta aske utzi begizkigute Yaurlarien maiak, eder oro ta politasun oro izan bear diran aek; ta zioa dugu beti eta nonnai sendakintza utsak, askarrak baiño ederresten diralako; utsetan makurra ez baitda kokatzen ta askarretan bai, osotuta daudeneko gaikiak okertu ezkero.

Baiña nik dakidana orain yateko dula Yaurlari yaunak, osasuna zaindu ta bizkortzeko, bai dira eun irumil medarren oditxu eta indisagarraren aragiaren zerratxo me batzu, urdailla egokitu eta egospenari lagundu dizayotenak.

Itzok entzundakoan, aulki bizkarran bere burua irozo Santxo'k, eta alako osalariari zorrozki begiratu zion, eta abots gogorrez galdetu nola zeritzan eta nun ikasi zun.

Oni berak erantzun; Nik, Yaurlari yauna, Rezio de Aguero'tar Perú deritz, eta yayo nintzan Tirteafuera izeneko irisko baten, Karakuel eta Almodobar del Campo artean dagona, eskuinera, eta irakasle mailla dut Osuna'ko Ikastetxe-nagusiak emanda.